Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa etzi hasiko da, Galdonan

2012/05/10
Nork

Talde mutrikuarra 680, 640 eta 600 kiloko modalitateetan lehiatuko da; aurkariak iazko berberak izango dira. Txapelketan parte hartuko duten taldeak azken urteetako berberak direla iragarri du txapelketako antolakuntzak. Txapelketan 680, 640, 600 eta 580 kiloko modalitateak egongo badira be, talde mutrikuarra 680, 640 eta 600 kiloko modalitateetan lehiatuko da. Bihar, Galdonan Zapatuan, Galdonan, 680 kiloko lehenengo saioa jokatuko da, 17:30ean. Bi ordu lehenago aldiz, 15:30etik eta 16:30era, taldeen pisaketa lanak [...]

Irakurri gehiago

Igor Romerok Circuit de Lorrainen parte hartuko du, «gogo handiz»

2012/05/10
Nork

Txapelketa maiatzaren 16tik 20ra egingo da eta Romero han egongo da, lehiatzen. Norgehiagokarako gertu eta gogotsu dagoela esan du. «Gogo handiz eta ilusioz joango naiz». Birus baten ondorioz denboraldi baten txirrindua aparkatuta eduki eta gero, Romero indarberrituta dator. «Maiatzaren azkenetan txapelketa bi egiteko asmoa nuen baina taldeko teknikariek eta medikuek prest nagoela esan didate eta ondorioz hilaren 16an, eguaztenean, Circuit de Lorrainen parte hartuko dut». Entrenamendu luzeak duela bi aste hasi zen egiten mutrikuarra. «Medikuek esan zidaten normaltasunera buelta egin behar nuela eta [...]

Irakurri gehiago

30 urtez amiantoaren eraginpean beharra egin duen arrantzale baten heriotza salatu du CCOOk

CCOO sindikatuak Ondarroako arrantzale bat hil dela salatu du. Horren arabera, mesotelioma edo pleurako minbiziaren eraginez hil da, 30 urte baino gehiago amiantozko materialez egindako itsasontzietan beharrean egon eta gero. Sindikatuaren arabera, epai horretan, Bilboko Lan Arloko 10. Epaitegiak berretsi egin zuen langile horrek zeukan minbizia lanbideak eragindakoa zela .

Irakurri gehiago

Aurrekontuen inguruko bigarren batzarra egingo da eguenean, Lekeitioko Barandiaran Aretoan

2012/05/10
Nork

Gaur, 19:00etan Barandiaran Aretoan udal aurrekontuen inguruko bigarren batzar irekia egingo da. 2012rako udal aurrekontuen parte hartze prozesuaren baitan, lehenengoko batzar bat egin zen pasa den hilabetean, eta iradokizunak egiteko tartea zabaldu zen. Bihar, tarte honetan eman diren aldaketak eta egin diren ekarpenak ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, eta aurrekontuak, maiatzaren 17ko osoko bilkuran onartu aurretik, zelan geratuko diren [...]

Irakurri gehiago

Mendi ibilaldia antolatu du ETX taldeak domekarako

2012/05/10
Nork
Mendi ibilaldia antolatu du ETX taldeak domekarako

Zazpiagarren Mendi Ibilaldia antolatu du domekarako ETX taldeak. Urtero legez, bi ibilbide egongo dira aukeran, 6,5 kmko laburra eta 25,5 kmko luzea. 07:30ean irtengo dute Plaza Barritik ibilbide luzeko parte hartzaileek, eta bost orduko ibilbidea izango dute egiteko. Agarrenburu, Markiz, Zekendixo, Mendibil, Arando, Arrasko Akondia eta Max-Kalamua zehazrkatuko dituzte barriro Etxebarrira bueltatzeko. Ibilbide laburra, hiru ordutan egin daitekeela aurreikusi dute antolatzaileek. Beraz, 10:00etan irtengo dira Plaza Barritik, luzekoak baino beranduago. Okoki, Zuluta gane, Akarregi eta Arropaindik pasatuko dira Etxebarrirako bidean Bi ibilbideak geziz eta zintaz markatuta egongo dira, eta hornidura-gunea jarriko dute Asuntzen antolatzaileek, atsedena hartu ahal izateko.Irteeran parte hartu nahi dutenek, betiko modura, irteera lekuan emon beharko dute izena , eta antolatzaileek jakitera emon dutenez, ez da ezer ordaindu beharko.

Irakurri gehiago

Bi aste iraungo ditu Lekeitioko portuko sarrerako dragatze lanak

Bi aste iraungo ditu Lekeitioko portuko sarrerako dragatze lanak

Bi astetan egongo da draga, portuko sarrerako jalkinak garbitzen. Joan den aste amaieran ailegatu zen Lekeitiora, eta asteburuan probak egiten ibili ondoren, dragatze beharrekin hasi zen astelehenean. Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak jakitera emon duenez, 4.000 metro kubiko dragatuko dituzte, eta hondarra, Mendexako Karraspio hondartzara eroaten dabiltza. Dragatzea baina, ez da izango konponbidea moilak apurtuta jarraituz gero, eta konponketaren ardura zeinek duen  ez dago argi. Isuntzako hondartza eta Garrraitz irla lotzen dituen azpiegituraren konponketa, Espainiako Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzaren ardura dela dio Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritza k, eta portuko sarrera dragatzeko ardura, barriz, eurek hartu dute. Hori guztia konpontzeak kostu handia dauka. Horrelaxe dio behintzat, portu [...]

Irakurri gehiago

Saharari Elkartasuna adierazteko, jaia antolatu du Sahelak

Sahararren egoera ezagutzera emon eta Oporrak Bakean programaren gaineko informazioa eskaintzeko, Sahararekin Elkartasun Eguna ospatuko da zapatuan Markina-Xemeinen. Haima handi bat jarriko du Sahelak, Lea-Artibaiko Sahararen aldeko taldeak, Arkupean, eta haren inguruan burutuko dira eguneko ekimenak. 12:30ean, Saharar herriari eta Oporrak Bakean programari buruzko informazioa emongo dute antolatzaileek. Oporrak bakean programaren bitartez, udan, saharako umeak bertoko etxeetan hartzeko aukera egoten da. 19:30ean, Fatima Galia ipuin kontalaria, Hasana Alik sahararen egoerari buruz [...]

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zirt-zart proiektuak hondakinen kudeaketa landu du bigarren alean gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Zumaiako Zirt-Zart egitasmoak bigarren alea kaleratu du, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Eskuorri eta ikus-entzunezko euskarrian landu dute gaia, eta lehenengo aldiz antolatu zuten afari-eztabaidara joan zirenen eskariei erantzunez kaleratu dute bigarren alea. “Independentzia eta sozialismoa” ardatz izanda, “formakuntzarako eta eztabaidarako tresna” izatea nahi du Zirt-Zart-ek. Hala, gai desberdinak landuko dituzte aldiro. Egitasmoaren inguruko ekarpenak jasotzeko helbide


  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sute bat egon da Errotaburun, baina ez du zauriturik utzi gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Errotaburuko Astigarraga plazan sutea izan da gaur goizean. Eraikinaren zati bat hustu egin behar izan dute, baina suhiltzaileek segituan itzali dute sua. Ez da zauriturik egon eta oraindik ez dakite zerk sortu duen sutea.


  • Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 16 minutu · Ikusi

    ’Espainiak Europako akzioak hondoratu ditu’, oraintxe bertan albiste nagusia BBCn. http://goo.gl/DhNq

    Captura de pantalla 2012-05-18 a las 10.54.54


  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aiako baserritarrek erakustaldia egingo dute laiekin etzi, Asentzio Azokan gunean   duela 18 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Asentzio Azoka egingo dute igandean Aian, baserritarrei omen egiteko. San Isidro festen inguruan antolatu ohi dute egun osoko ospakizuna, eta belaunaldi berriek nekazaritza gertuagotik ezagutzeko, baserriko garai bateko ofizioen erakusketa egingo dute eguerdian. Antolatzaileek urtero askotariko ofizioak plazaratzen dituzte, herritarrek euren lana erakusteko aukera gehiago izan dezaten nahi baitu Aiako Udalak. Horregatik, aurtengoan laiekin [...]


  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.

     


Azken Eztabaidak