Karroaren teilatua konponduko dute

2008ko martxoan denboraleak apurtu zuen itsasontzien Karroko teilatua konpontzeko lanak esleitu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak. 155.800 euroko aurrekontua dauka konponketak, eta obrak hasi ondoren bi hilabeteko epea edukiko dute amaitzeko. Itsaso zakarrak teilatua eta Karroaren atzealdea eta elektrizitateko transformadorea apurtu zituen.

Irakurri gehiago

Xarma taldeak joko du Berri Txarrak-egaz hilaren 6an

Xarma taldeak joko du Berri Txarrak-egaz hilaren 6an

Xarma rock taldeak be Ondarroako Kafe Antzokian joko du eguenean, hilak 6, Berri Txarrak taldearen lehenengo kontzertu egunean. Barikuan, berriz, Berri Txarrak bakarrik ariko da. Oraindik orain hilaren 6ko kontzerturako sarrerak eskuratu daitezke; barikurakoak aspaldi agortu ziren. Kontzertu bien hasiera ordua 22:30 izango da. Xarma, arrakastatsu «Aurtengo diskorik inspiratuenetakoa» da Xarma taldearen lehenengo lana, Amaraunak, Entzun musika aldizkariaren esanetan. [...]

Irakurri gehiago

Munitibarko Udalak webgunea ipini du martxan

2011/01/05
Nork

Munitibarrek badauka bere leku propioa Interneten. Udalak kudeatutako webgune barria orain dela aste bitik dago martxan, eta honakoa da bere helbidea: www.munitibar.org. «Herriko talde eta elkarteei dei egiten diegu, webgunean argitaratu nahi dituzten deialdiak edo albisteak Udalera bideratzeko, bertan argitaratzeko» esan du alkate Iker Belaustegik. Munitibar herriari buruzko jakingarri orokor guztiak zintzilikatu dituzte webgune barrian; [...]

Irakurri gehiago

Mijoa industrialdea handitzeko lurren desjabetza egingo dute

2011/01/05
Nork
Mijoa industrialdea handitzeko lurren desjabetza egingo dute

Mijoa industrialdearen zabalpenerako lurrak desjabetza bidez eskuratuko dituzte. Mutrikuko Udalak azaroko Osoko Bilkuran onartu zuen desjabetzarako tramitazioari ekitea. Lurren okupaziorako behin-behineko aktak hilabete honen barruan sinatuko direla jakinarazi du Deba Beheko Industrialdeak, eta behin betikoak, berriz, martxo aldera sinatuko direla aurreikusten dute. Deba Beheko Industrialdea da, hain zuzen, Mijoa industrialdearen kudeaketaz arduratzen den entitatea. Apirilean obrak hastekotan Mijoa [...]

Irakurri gehiago

Etxebarriarentzat saria

Etxebarriarentzat saria

Iker Etxebarriak irabazi du Lea Ibarreko egutegi lehiaketa. Hori dela eta, Gizaburuagan bizi den lekeitiarraren argazkia izango da 2011. urtean bost herri biltzen dituen mankomunazgoak atera duen egutegian ipiniko duten argazkia. Mankomunazgotik aurten aureztutako lanen maila nabarmendu nahi izan dute. Erabakia kultur batzordearen esku egon dela azaldu dute, eta bide batez, lanen kalitatea dela-eta, aitatutako [...]

Irakurri gehiago

Ainhoa Artetari omenaldia egin dio Ispastergo herriak

Ainhoa Artetari omenaldia egin dio Ispastergo herriak

Ainhoa Artetari herriak egindako omenaldia. Hori zen hasiera baten sopranoari Gabonetarako eginiko proposamenaren helburua. «Bera herrian abesteko gertu agertu zen, beti. Guk berari eta berak guri eginiko omenaldia izan zela esan daiteke», aitatu dute udal ordezkariek. Emanaldiagaz batutako dirua Ainhoa Artetaren aitak jotzen duen herriko armonioa konpontzeko erabiliko dute, eta 2008tik Ispasterregaz anaituta dagoen Saharako [...]

Irakurri gehiago

Urte berriari ongietorria mendian

2011/01/05
Nork
Urte berriari ongietorria mendian

Arnoko gurutzean zein aterpean 300dik gora lagun bildu ziren urte berriari hasiera emateko. Urteekin sendotzen doan ohitura da Arnora urte berri egunez igotzea. Burumendi Mendi Taldeak, ohi duenez, txorixoa eta salda banatu zituen. «Aurten 307 txorizo igo ditugu; guztiak amaitu ziren eta oraindik ere jendea jan gabe gelditu zen. Eguraldi onak jendea erakarri egiten du», [...]

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zirt-zart proiektuak hondakinen kudeaketa landu du bigarren alean gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Zumaiako Zirt-Zart egitasmoak bigarren alea kaleratu du, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Eskuorri eta ikus-entzunezko euskarrian landu dute gaia, eta lehenengo aldiz antolatu zuten afari-eztabaidara joan zirenen eskariei erantzunez kaleratu dute bigarren alea. “Independentzia eta sozialismoa” ardatz izanda, “formakuntzarako eta eztabaidarako tresna” izatea nahi du Zirt-Zart-ek. Hala, gai desberdinak landuko dituzte aldiro. Egitasmoaren inguruko ekarpenak jasotzeko helbide


  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sute bat egon da Errotaburun, baina ez du zauriturik utzi gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Errotaburuko Astigarraga plazan sutea izan da gaur goizean. Eraikinaren zati bat hustu egin behar izan dute, baina suhiltzaileek segituan itzali dute sua. Ez da zauriturik egon eta oraindik ez dakite zerk sortu duen sutea.


  • Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 16 minutu · Ikusi

    ’Espainiak Europako akzioak hondoratu ditu’, oraintxe bertan albiste nagusia BBCn. http://goo.gl/DhNq

    Captura de pantalla 2012-05-18 a las 10.54.54


  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aiako baserritarrek erakustaldia egingo dute laiekin etzi, Asentzio Azokan gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Asentzio Azoka egingo dute igandean Aian, baserritarrei omen egiteko. San Isidro festen inguruan antolatu ohi dute egun osoko ospakizuna, eta belaunaldi berriek nekazaritza gertuagotik ezagutzeko, baserriko garai bateko ofizioen erakusketa egingo dute eguerdian. Antolatzaileek urtero askotariko ofizioak plazaratzen dituzte, herritarrek euren lana erakusteko aukera gehiago izan dezaten nahi baitu Aiako Udalak. Horregatik, aurtengoan laiekin [...]


  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.

     


Azken Eztabaidak