Beheko Plazako igogailuaren ordutegia bi orduz zabaldu du udalak

Gauerdira arte dago zabalik Beheko Plaza eta moila batzen dituen igogailua. Mutrikuko Udal ordezkariek herritarren eskariari erantzun nahi izan diote aldaketagaz. Izan ere, 150 sinadura aurkeztu zituzten udaletxean, igogailua ordu gehiago martxan egon zedin.

Irakurri gehiago

Bi hilabeteko zigorra ezarri diote Esteban Muruetagoienaren plaka apurtu zuen ertzainari

Bi hilabeteko zigorra baino ez dio ezarri Herrizaingo Sailak 2010eko maiatzaren 9an Esteban Muruetagoiena medikuaren omenez Oiartzungo osasun etxean ipinita zegoen plaka apurtu zuen ertzainari . Bi hilabetean lanik eta soldata barik egon da agentea. Zigorra 2011ko urriaren 6tik aurrera bete zen , agenteak bi falta larri egin zituela ulertuta: lehen zigorrak hilabete eta erdiz lanik eta soldatarik barik egotea jaso zuen, Ertzaintzaren 9.2 barne araudia ez betetzeagatik. Araudi horrek nagusi, lankide, mendeko zein administrazaileei egindako begirune eza zigortzen du, bereziki irain fisiko zein hitzezkoak. Gainerako hamabost [...]

Irakurri gehiago

Ana Elordi eta Ainara Aramaio (Ondarroako Antzerkizaleak): «Probatzea merezi duen aperitibo gozoa da prestatu dugun antzerki ikastaroa»

Ana Elordi eta Ainara Aramaio (Ondarroako Antzerkizaleak): «Probatzea merezi duen aperitibo gozoa da prestatu dugun antzerki ikastaroa»

Antzerkia gustuko duten guztiekin plantetan hasteko gogoz daude Ana Elordi (Ondarroa, 1962) eta Ainara Aramaio (Ondarroa,  1983). Ez dute edozein modutan egingo: luxuzko antzerki topaketak prestatu dituzte. Topaketak gainean, bihar da antzerki ikastaroan izena emoteko azkan eguna. Badago lekurik? Ainara Aramaio: Adin ezberdineko zortzi lagun daude oraingoz, izena emonda, eta hamabirentzat dago lekua. Interesatuta daudenek ahalik-eta arinen emon beharko dute izena, leku barik ez geratzeko. Ondarroan badago antzerkizaletasunik? Ana Elordi. Bixka bat da aperititibo [...]

Irakurri gehiago

Ganadu azoka antolatu du Etxebarriko Udalak ekainaren 9rako

Ekainaren 9an, Ganadu Azoka egingo da Etxebarrian, eta urtero legez animaliak erakutsi eta saldu eta erosteko hitzordua izango da inguruetako baserritarrentzat. Zaldi, behor, mando, poney eta astoez gainera, behi txahal eta idiak be hartuko dituzte oraingoan. Animaliak, sokan lotuta egon beharko dute erakusketa denboran eta osasun gaietan indarrean dauden arauak bete beharko dituzte. Saldu eta erosteko [...]

Irakurri gehiago

Kiroldegi ondoko ur jokoen alboan freskagarrien postua jarriko du udalak

Herriko kiroldegiaren ondoko lur-sail bat modu pribatiboan erabili eta udalak ur-jokoen inguruan ipiniko duen freskagarri eta gozokien kioskoa hartzeko baldintzen plegua onartu du Markina-Xemeingo Udalak. Datorren astera arte edukiko dute interesdunek bere eskaintzak aurkezteko aukera. Horretarako, udaletxeko harrera-lekuan eskatu behar dute pleguaren kopia bat, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Irakurri gehiago

Gaur Kamiñazpin eta bihar Artabiden egingo ditu udalak kale ibilaldiak

Ondarroako Udalak maiatzaren 3an martxan ipinitako kale ibilaldiak azkan txanpan sartu dira. Gaur Kamiñazpi, Ibaiondo eta Iturribarriko arazoak jaso ahalko dituzte herritarrengandik udaleko ordezkariek. Bihar,  Terraza gorrian egin dute hitzordua, 19:00etan. Udaleko hirigintza batzordeburuak adierazi duenez, «nahikoa jende» ari da parte hartzen ibilaldietan , batzuk auzobatzarretan egon ez zirenak. Hartara, ekarpen batzuk be barriak dira. Lehen balantzea eginda, txakurren kakei irtenbidea emotea beharrezko jotzen da. Halanda be, kaleen garbitasun orokorraren inguruko kexak gitxitu egin dira.

Irakurri gehiago

EAJ alderdiaren mozio bi bozkatuko dituzte egueneko udal osoko bilkuran

Hileko hirugarren eguena ailegatuta, etzi egingo da udal osoko bilkura , ohi denez, 19:30ean. Sei gai izango dira eztabaidagai: besteak beste, EAJ udal taldeak sartutako mozio bi bozkatuko dira: batetik, gazte politikaren inguruan egindakoa, eta bestetik, sexu askatasunari eta dibertsitateari buruz egindakoa . Gernika-Markinako area funtzionaleko Lurralde Zatiko Planaren hasierako onespenari egindako alegazioen barri be emongo dute

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zirt-zart proiektuak hondakinen kudeaketa landu du bigarren alean gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Zumaiako Zirt-Zart egitasmoak bigarren alea kaleratu du, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Eskuorri eta ikus-entzunezko euskarrian landu dute gaia, eta lehenengo aldiz antolatu zuten afari-eztabaidara joan zirenen eskariei erantzunez kaleratu dute bigarren alea. “Independentzia eta sozialismoa” ardatz izanda, “formakuntzarako eta eztabaidarako tresna” izatea nahi du Zirt-Zart-ek. Hala, gai desberdinak landuko dituzte aldiro. Egitasmoaren inguruko ekarpenak jasotzeko helbide


  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sute bat egon da Errotaburun, baina ez du zauriturik utzi gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Errotaburuko Astigarraga plazan sutea izan da gaur goizean. Eraikinaren zati bat hustu egin behar izan dute, baina suhiltzaileek segituan itzali dute sua. Ez da zauriturik egon eta oraindik ez dakite zerk sortu duen sutea.


  • Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 15 minutu · Ikusi

    ’Espainiak Europako akzioak hondoratu ditu’, oraintxe bertan albiste nagusia BBCn. http://goo.gl/DhNq

    Captura de pantalla 2012-05-18 a las 10.54.54


  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aiako baserritarrek erakustaldia egingo dute laiekin etzi, Asentzio Azokan gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Asentzio Azoka egingo dute igandean Aian, baserritarrei omen egiteko. San Isidro festen inguruan antolatu ohi dute egun osoko ospakizuna, eta belaunaldi berriek nekazaritza gertuagotik ezagutzeko, baserriko garai bateko ofizioen erakusketa egingo dute eguerdian. Antolatzaileek urtero askotariko ofizioak plazaratzen dituzte, herritarrek euren lana erakusteko aukera gehiago izan dezaten nahi baitu Aiako Udalak. Horregatik, aurtengoan laiekin [...]


  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean   duela 19 minutu · Ikusi

    Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.

     


Azken Eztabaidak