Astelehena, 2014-09-15

Lea-Artibai eta Mutrikuko ‘Asteko albistegia’ eta zorion agurren bideoa, ikusgai

Asteon albistegiak ondoko gaiak biltzen ditu: Sanantolin jaien amaiera (Lekeitio); Andra Mari jaiak, Gizaburuagan; Aitzol Etxaburu, Madrilgo Soto Del Real espetxean, bakartuta (Ondarroa); 2.500 sinadura, Ibon Iparragirreren etxeratzea eskatzeko (Ondarroa); Herrian enplegua sustatzeko egitasmoak ipiniko dituzte martxan udazkenean (Mutriku); Kalbaixo jaiak, asteburuan hasita (Mutriku); eta gehiago!

Euskal flotak hegaluze kanpainan jarraitzen du, Espainiak antxoarekin zer egin erabaki arte

Bihar [irailak 12] Espainiako Arrantza Ministerioagaz batu ostean, eta «harek zer esaten edo erabakitzen duenaren arabera», euskal arrantzaleek Galizia aldera antxoa arrantzatzera joan edo ez erabakiko dute. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Kantabriako arrantzale kofradietako kide eta lehendakariak antxoeta irekitzearen aurka agertu dira. Modu berean, Espainiako Gobernuak antxoaren kostera zabaldu izana ez du begi onez ikusten Ondarroako [...]

Lekeitioko aisialdi talde berriak bilera egingo du domekan Gaztegunean

Bilera 11:00etan hasiko da eta aisialdiari lotutako ekarpenak egin nahi dituen herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. «Ideiak eman edo taldean parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak», azaldu dute aisialdi taldekoek. Iaz aisialdiaren gaineko diagnostiko bat egin zela gogora ekarri dute, baina, hala ere, ekarpen gehiago egiteko ateak zabalik dituztela azpimarratu dute. Udal Ludoteka, Kidegune, [...]

Bizenta Mogelen bizitza ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Lekeitioko Udalak

Bisita gidatua irailaren 27an izango da, Markina-Xemeinen, 10:30etan udaletxe aurretik hasita. Lekeition 9:30etan Bizkaibusa hartzeko proposamena egin du udalak. Bisita gidatuaren helburua Juan Antonio eta Bizenta Mogelen figurak berreskuratzea eta Mogeldarrak Markina-Xemeinen bizi izan ziren garaia nolakoa zen ezagutzea izengo da. Bisitaren ondoren, gainera, 12:00etan, Uhagon Kulturgunean, Yolanda Arrietak Etxebarriko idazleak Bizenta Mogelen bizitzaren nondik [...]

Jaietako azken kalejira egin dute marmuek Lekeition

Txiki eta handi, marmuek Lekeitioko kaleak hartu zituzten jaietako azken egunean. Arratsaldean prestatu zituzten izara zuriak plazan eta herritarrak beldurtzen aritu ziren mozorroaren ezkutupean. Koittaduaren kalejira aurretik  agurtu zen Antero. Berriz ere jaietako lehen eguneko ibilbidea egin zuen jaietako protagonistak, baina alderantziz. Horrela, udaletxeko balkoitik agurtu eta kanpandorre ostean ezkutatu zen datorren urtera arte. Aittitta [...]

San Antolin jaietako azken eguna dute gaur Lekeition

Antero ezkutatu eta koittaduaren erritmoagaz agurtuko dituzte jaiak gaur gauean herritarrek. 17:00etan hasita horretarako prestatzen dabiltza plazan. Aribeko kultur elkarteak eta Txosna batzordeak antolatuta gaberako mamuak prestatzen ari dira. Herriko nagusiek ere, urteroko bazkaria izan dute gaur. Egaña jatetxean elkartu dira bazkaltzeko. Asteburu jendetsua Beste urte batez, Lekeitioko San Antolin jaietako egunik jendetsuena izan da [...]

«Urteko marearik bizienak» iragarri ditu eguaztenerako Euskalmetek

Euskalmet euskal meteorologia agentziak iragarri duenez, «urteko marearik bizienak» izango dira eguaztenean [irailak 10] Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean. Otsaileko marea biziek itsas denboraleagaz bat egin zuten eta besteak beste, kalte handiak gertatu ziren Lea-Artibaiko, Mutrikuko eta Busturialdeko kostaldean. Oraingoan, ostera, itsas denboralerik ez dela egongo iragarri du Euskalmetek. Dena den, iraganean marea biziek han edo [...]

Espainiako Gobernuak antxoaren kostera zabaldu izana salatu dute Jaurlaritzak eta euskal arrantzaleek

Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak “arrantzatzearen egoera aztertu eta ebaluatu ostean” hartu du kostera berriro zabaltzeko erabakia. Horrela ba, gaurtik aurrera, antxoa berriro arrantzatu ahal da. Baxurako arrantzaleak erabaki horren aurka agertu dira. Horien arabera, administrazioak ez die aurre egin “gutxiengo baten presioei”. Espainiako Gobernuko arduradunen esanetan, Espainiari dagokion kuotatik 2.000 tona arrantzatu gabe [...]

San Antolin torneoraren finala gaur jokatuko dute

Urtero legez, Santi Brouard frontoia pilotazalez beteko da pilotarien ikuskizunaz gozatzeko gogoz. 17:00etan hasiko da lehenengo partidua. Arretxe II-ak eta Ladis Galarzak Tolosa eta Altuna III.aren kontra jokatuko dute. Jarraian jokatuko dute binakako txapelketako finala Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisuren kontra. Finala amaitzean, Apezetxea eta Larrinaga [...]

Bea Santamaria: “Doctor Deseok inon eskaini ez duen kontzertua eskainiko du domekan Lekeition”

Askotan ez modura, oraingoan Doctor Deseo talde ospetsuak eliza baten eskainiko du kontzertua: Lekeitioko Konpañiko elizan. Domekan, 22:30ean, taldeak beste inon eskaini ez duen emanaldia eskainiko du Lekeition; espreski Lekeitiorako prestatu duen ikuskizuna eskainiko du taldeak. Eta muntaia hori guztia posible egiteko, antolatzaileak jo eta ke aritzen dira. Euretako bat da Bea Santamaria (Gasteiz, 1982). [...]