Bi hilabeteko zigorra baino ez dio ezarri Herrizaingo Sailak 2010eko maiatzaren 9an Esteban Muruetagoiena medikuaren omenez Oiartzungo osasun etxean ipinita zegoen plaka apurtu zuen ertzainari . Bi hilabetean lanik eta soldata barik egon da agentea. Zigorra 2011ko urriaren 6tik aurrera bete zen , agenteak bi falta larri egin zituela ulertuta: lehen zigorrak hilabete eta erdiz lanik eta soldatarik barik egotea jaso zuen, Ertzaintzaren 9.2 barne araudia ez betetzeagatik. Araudi horrek nagusi, lankide, mendeko zein administrazaileei egindako begirune eza zigortzen du, bereziki irain fisiko zein hitzezkoak. Gainerako hamabost [...]
Irakurri gehiago












