Paperekoa

Puntako txirrindulariek irekiko dute VII. Kirol Astea, astelehenean

2012/05/04
Nork

Astelehenean hasiko da martxan Zubi Zahar herri ikastolan, VII. Kirol Astea, Kirolean hasi, hezi eta ikasi lelopean. Lehenengo hitzordurako punta-puntako txirrindulariak bildu dituzte mahai inguruan: Marino Lejarreta, Ruben Gorospe, Unai Etxebarria eta Alberto Leanizbarrutia. Mintzagaia Euskal txirrindulariak mundu osora zabaltzen izango dute. Mahai ingurua herritar guztiei zabalik egongo da, eta 15:00etan hasiko da, ikastolan bertan. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

197/2006 dotrina bertan behera lagatzeko eskatuko dute etzi, manifestazioan

2012/05/04
Nork

197/2006 dotrina indargabetu lelopean, Isidro Garalde Bedialauneta Mamarru preso politikoaren berehalako askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu du domekarako Ein Daigun Bidi! bilguneak. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Alamedan. Martxoan hasitako 8+18+10=36 Nahikure! Mamarru etxea! sentsibilizazio kanpaina eta sinadura bilketa egun berean amaituko dira: Alamedan eta Kalekutzean batuko dira sinadurak. Biharamunean, maiatzak 7,  batutako sinadurak Arartekora, Konstituzionalera eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Ziklomotorren azterketa teknikoa egingo da frontoian, maiatzaren 22an

2012/05/04
Nork

Datorren maiatzaren 22an egingo da ziklomotorren azterketa teknikoa Ondarroan, ohikoa den legez, frontoian. Azterketa herrian bertan pasatzeko hori aukera hori aprobetxatu nahi dutenek Udaltzaingoan emon beharko dutela izena jakin eragin du udalak.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Hilaren 14an banatuko dira Uda Kanpainaren egitaraua

2012/05/04
Nork

Maiatzaren 14tik 31ra bitartean eman beharko da izena Uda Kanpainan . Antolatzaileek azaldu dutenez, hilaren 14tik aurrera banatuko dira izena emateko orriak, aurtengo programarekin batera.

Irakurri gehiago

Bidalita Mutriku, Paperekoa, Uda Kanpaina | Iruzkinak ezgaituta

734 tona antxoa sartu dituzte astean

2012/05/04
Nork

Joan den zazpi egunean, 734.000 kilo antxoa sartu dira Ondarroako Kalare Deuna Kofradian. Kiloak nahikoa prezio makala egin du, bataz bestekoa kontuan hartuta: 2,95 euro. Aurreko egunetan legez,  nahikoa tamaina handikoak  izan dira antxoa garauak: 26 garautik 31 garau bitartean sartu dira kiloan, arrain kontserba fabrikei saltzeko aproposak. Atzo, 14:00ak orduko –argazkian, antxoa pisatzen 11:45 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Zero Zabor-en aldeko apustua eginaz, bilerak egingo ditu udalak auzoz auzo

2012/05/03
Nork

Etorkizuneko hondakinen kudeaketa sistema gai hartuta, agerraldia egin zuen atzo, udaletxeko batzar aretoan, Mutrikuko Bilduk. Joxean Agirregomezkorta gobernazio batzordeburuak, Joseba Palenzuela alkateak eta Jaione Peña ingurumen batzordeburuak hartu zuten hitza. Esan zutenez, hondakinekin osasuna eta ingurumena kaltetzen dituen arazo larri baten egoeran dago gizartea, eta horri aurre egiteko, hamalau herritan onartu dute hondakinak beste modu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

‘BraveHeart’ sustapen bideoa estreinatuko dute, bihar, Zabielen

2012/05/03
Nork

Mutrikuko Zine Forum Taldeak ikus-entzunezko emanaldia antolatu du bariku gauerako, emanaldi berezia. 22:15ean hasita, orain zapatu bi Biarko produkzio etxeak zuzendutako BraveHeart promozio bideoa estreinatuko dute Zabiel Kultur Etxean. Biharko estreinaldiaren ondoren, BraveHeart interneten zintzilikatuko dutela jakin eragin dute Motz-motzianekoek, herritar guztiek ikus dezaten: «100 herritarrek baino gehiagok hartu zuten parte grabazioan. Eskerrik asko guztiei». [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Alkoholismoaren gaineko hitzaldia egongo da etzi

2012/05/03
Nork

Herriko Alkoholiko Anonimoak taldearen 42. urteurrenaren barruan, alkoholismoaren gaineko berbaldia egingo da, zapatuan, 18:00etan hasita, Kofradia Zaharrean. Cristina Saez de Arregi psikiatra eta Alkoholiko Anonimoak eta Al-Anon taldeetako kideak izango dira hizlariak. Hilabete honetan, ikastetxeetan be egingo dituzte solasaldiak.

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Irakurleen Klubak etzi zabalduko ditu ateak, Ondarroako liburutegian

2012/05/03
Nork

10:00etatik 12:00etara irekiko ditu ateak, estreinako, zapatuan, Irakurle Klubak, udal liburutegian. Irakurleen erreferentzia izatea helburu, Literatur Klubak hilean behin, programazio iraunkorra edukiko du. Zapatuko hitzordua Arrate Egañarekin izango da. «Hortik aurrera, jarraipena edukiko du hilean-hilean, beti irekita parte hartzaileen interesak kontuan hartuta», esan dute udal ordezkariek. Informazio gehiago nahi nahi dutenek udal liburutegira (94-683 3343) [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Kanpaina hasi zenetik, estreinako, antxoaz bete da Ondarroako portua

2012/04/27
Nork

Hiru turrun, 250.000 kilo antxoa. 45 itsasontzi. Orain arteko datuak esku artean, antxoa kanpaina atzo hasi zela esan daiteke. Kalare Deuna kofradia ingurua antxoa kaxaz bete-beteta zegoen 10:30 bueltan. Benta leporaino bete zuten erosleek. Pil-pilean zegoen portua. Eguerdia ailegatu zen antxoa kilo guztiak zenbatu orduko. 250 tona izan ziren arrantzaleek ekarritakoak, asko. Kiloan 26-31 garau [...]

Irakurri gehiago

Bidalita antxoa, Ekonomia, Kalare Deuna kofradia, Ondarroa, Paperekoa | Iruzkinak ezgaituta

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Berriketan.info [RSS]

  • Irutxuloko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sute bat egon da Errotaburun, baina ez du zauriturik utzi gunean   duela 7 segundo · Ikusi

    Errotaburuko Astigarraga plazan sutea izan da gaur goizean. Eraikinaren zati bat hustu egin behar izan dute, baina suhiltzaileek segituan itzali dute sua. Ez da zauriturik egon eta oraindik ez dakite zerk sortu duen sutea.


  • Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 12 minutu · Ikusi

    ’Espainiak Europako akzioak hondoratu ditu’, oraintxe bertan albiste nagusia BBCn. http://goo.gl/DhNq

    Captura de pantalla 2012-05-18 a las 10.54.54


  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aiako baserritarrek erakustaldia egingo dute laiekin etzi, Asentzio Azokan gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Asentzio Azoka egingo dute igandean Aian, baserritarrei omen egiteko. San Isidro festen inguruan antolatu ohi dute egun osoko ospakizuna, eta belaunaldi berriek nekazaritza gertuagotik ezagutzeko, baserriko garai bateko ofizioen erakusketa egingo dute eguerdian. Antolatzaileek urtero askotariko ofizioak plazaratzen dituzte, herritarrek euren lana erakusteko aukera gehiago izan dezaten nahi baitu Aiako Udalak. Horregatik, aurtengoan laiekin [...]


  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.

     


  • eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tontokaletik San Lorentzora gunean   duela 20 minutu · Ikusi

    Tolosaldea eta Goierri lotzen dituen bidegorrian barrena egingo da Alegiatik Ikaztegietarako ibilbidea. Alegiako tren geltokitik hasiko da, eta bertan Alegiako Gaztetxearekin egingo du topo ibiltariak. 1987. urtean okupatu zuten herriko gazteek, eta kolore biziz margotuta dago eraikina. Errepidea gurutzatu, eta Tontokalera jaitsiko da. Alegiako herritarren bilgune da Tontokale. Mugimendu handia dago, eta ibilbideari hasiera emateko,


Azken Eztabaidak