Antzerkia gustuko duten guztiekin plantetan hasteko gogoz daude Ana Elordi (Ondarroa, 1962) eta Ainara Aramaio (Ondarroa, 1983). Ez dute edozein modutan egingo: luxuzko antzerki topaketak prestatu dituzte. Topaketak gainean, bihar da antzerki ikastaroan izena emoteko azkan eguna. Badago lekurik? Ainara Aramaio: Adin ezberdineko zortzi lagun daude oraingoz, izena emonda, eta hamabirentzat dago lekua. Interesatuta daudenek ahalik-eta arinen emon beharko dute izena, leku barik ez geratzeko. Ondarroan badago antzerkizaletasunik? Ana Elordi. Bixka bat da aperititibo [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ana Elordi, Ander Lipus, Antzerkia, Kultura, Ondarroa, Plantetan Antzerki Topaketak | Iruzkinak ezgaituta
Uztailaren 1ean ospatuko dira San Martin auzoko jaiak, eta orain dela bost urte egin zuten modura, dantza txapelketa antolatu du auzoko jai batzordeak. Soltean dakitenak, bikotea aurkitu, eta txapelketan parte hartzera animatu nahi dituzte. «Bikote profesionala izan beharrik ez dago», diote antolatzaileek. «Herri mailako txapelketa izango da, gure ohiturak mantendu eta ondo pasatzeko», azpimarratu dute. Dantza bi egin beharko dituzte bikoteek: fandangoa eta arin-arina, eta trikitixa izango dute lagun. «Azken txapelketak arrakasta handia [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Dantza, Gizartea, Kultura, Leihaketak | Iruzkinak ezgaituta
22:00etan hasi eta goizaldeko ordu txikietara arte luzatu zen Lekeitioko maiatzeko rock gaua: Kontzijoperock . Hainbat talderen bertsioak eskaini zituzten Lekeitioko taldeek eta azkenak, Arrigorriagakoak, nahiz eta talde gaztea izan, 70. eta 80. hamarkadetako kanten bertsio bikainak jo zituen. Musikari asko, giro ona eta maila handia izan ziren nagusi. Gau oso batez, rock musika eskaintza zabalagaz [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Kultura, Musika | Iruzkinak ezgaituta
Entzun turrune! Horrelaxe zioen Antxoa Eguna ren leloak, eta horri segi eginda modura, herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be bete dituzte alde zaharreko zirrikituak. Eguraldia lagun, antolatzaileak «pozik» agertu dira emaitzagaz. «Aurrekontu murritzagoagaz be, jaiak ez du mailarik galdu», esan dute. 12:00etan hasi eta 21:30era arte egon zen non gozatu. Eguerdian izan zen joan-etorririk handiena. Jai eremuan egin ziren Ein Daigun [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Antxoa Eguna, Gizartea, Jaiak, Kultura, Ondarroa, sare konpontzaileak, Zilarrezko Antxoa Saria | Iruzkinak ezgaituta
100 entzule, giro itzela, txaloak, eta bertsoak aukeran. XI. Plazatik Gaztetxera bidea egiten hasi zen zapatuan, Mutrikuko Gaztetxean. Lehenengo kanporaketan Aimar Karrika eta Maddi Sarasua izan ziren nagusi. Iragarri bezala, sorpresaz eta berrikuntzaz beterik heldu zen lehen saioa: bertsolariak binaka lehiatu ziren, eta entzuleek bertso gosez zeudela agerian utzi zuten. A ndoni Zubiaurre mutrikuarra bikain estreinatu zen bere lehenengo ofiziokoan.
Irakurri gehiago
Bidalita Bertsolaritza, Kultura, Plazatik Gaztetxera; Mutriku; Gaztetxea | Iruzkinak ezgaituta
Gaur, 20:00etan, Mitologia y leyendas en los caminos del norte izeneko hitzaldia emongo du Toti Martinez de Lezea idazleak kultur aretoan. Markina-Xemein Iparraldeko Done Jakue Bidearen parte da, eta bidearen harira duen ondarea ezagutzeko aukera eskainiko du hitzaldiak.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Plantetan. Horrelaxe ibiltzeko aukera emongo dute Ondarroako Udalak eta Antzerkizaleek antolatu dituzten Antzerki topaketek. Hamasei orduko ikastaroa be egongo da, Asier Sota, Ainara Gurrutxaga, Ander Lipus eta Miren Tirapuk zuzenduta. Interesatuek datorren barikua, maiatzak 18, orduko emon behar dute izena, 94-683 36 69 telefono zenbakira deituta. Topaketen matrikula 40 eurokoa da.
Irakurri gehiago
Bidalita Ander Lipus, antzerekia, Antzerkia, Kultura, Ondarroa, Plantetan, topaketak | Iruzkinak ezgaituta
Adin guztiak bat egitea lortu zuen Matadero Eguna k. Taupada taldearen garaikoak eta talde barrien jarraitzaileak bat egin zuten Akerbeltz gaztetxean. Eguraldia zela eta, Markina-Xemeingo hiltegia zegoen lekuan egitekoa zen irratsaioa Buztarri tabernatik egin zuten Markinako Gazte Asanbladakoek. Mahaia eta mikrofonoak tabernan jarri, eta hiru esatarik musika jarri eta EUP irratiaren garaiak gogora ekarri zituzten. Elkarrizketen bidez, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta
Peter Cooper frantziako artistaren azken ikuskizuna ikusteko aukera egongo da bihar Arkupe aurrean. 19:30ean hasiko da Cooper, Peach izeneko lana eskaintzen. Urte askotan mundu guztian zehar dabilen artista da Peter Cooper. Ekilibrista, funanbulista, akrobata, musikaria eta klown-a, baina batez be bihurria eta probokatzailea. Biharko ikuskizunean, zentzugabeko asmakizun eta trikimailuak erabiliko ditu ikusleak «barrez lehertzeko». Ikuskizuna ume eta nagusiei zuzenduta dago.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Antzerkia, Kultura, Musika | Iruzkinak ezgaituta
Mutrikuko Zine Forum Taldeak ikus-entzunezko emanaldia antolatu du bariku gauerako , emanaldi berezia. 22:15ean hasita, orain zapatu bi Biarko produkzio etxeak zuzendutako BraveHeart promozio bideoa estreinatuko dute Zabiel Kultur Etxean. Biharko estreinaldiaren ondoren, BraveHeart interneten zintzilikatuko dutela jakin eragin dute Motz-motzianekoek, herritar guztiek ikus dezaten: «100 herritarrek baino gehiagok hartu zuten parte grabazioan. Eskerrik asko guztiei». Ondoren, Oro negro dokumentala egongo da ikusgai. Ohi bezala, doakoa izango da [...]
Irakurri gehiago
Bidalita BraveHeart, Ikus-entzunezkoak, Kultura, Mutrikuko Zine Forum Taldea, Oro negro | Iruzkinak ezgaituta