Domekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – Lekeitio – Oleta – Milloigane – Plazakola – MARKINA-XEMEIN – Lekoizgane – Aulestia – Gizaburuaga – Oleta – Milloigane – Plazakola – MARKINA-XEMEIN – Lekoizgane – Aulestia – Gizaburuaga – Oleta – Milloigane – Plazakola -MARKINA-XEMEIN (helmuga ).
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola, lehendakari txapelketa, Markina-Xemein, sabin foruria memoriala, txirrindularitza | Iruzkinak ezgaituta
Iruni 1-0 irabazi eta gero, igoera faseko azken partidua jokatuko du zapatuan, SBB mutrikuarrak taldeak Berako Gure Txokoa taldearen aurka. Partidua 18:00etan hasiko da. Ligan izugarrizko maila erakutsi ondoren, partidu erabakigarria daukate aurretik mutrikuarrek: irabazten badute mailaz igotzeko aukera edukiko dute, eta berdinketa lortuz gero, igoera promozioa jokatzeko aukera. Denboraldiko norgehiagoka garrantzitsuenaren aurrean, euren ondoan nahi dituzte zaleak. Hartara, partidura joateko autobusa ipiniko dute . Loretxun, Badi bodegoian, Bar [...]
Irakurri gehiago
Bidalita futbola, Gure Txokoa, igoera fasea, Kirola, SBB mutrikuarrak | Iruzkinak ezgaituta
Lea-Artibai eta inguruetako 99 lagunek parte hartu zuten, ETX taldea k antolatuta, domekan, Etxebarria inguruetan egin zen VII. Mendi Ibilaldian. 47 lagunek egin zuten 25 km-ko ibilaldi luzea eta 52k 6 km-ko motza. Tarterik gogorrena, Mendibil eta Kalamua igoera izan zen askorentzat. Behe laino asko aurkitu zuten bertan mendi zaleek, baina, bestela, bidea ondo zegoela esan zuten, «basa [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Etxebarria, Gizartea, Herriak, Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Eguraldi ona eta metro eta erdiko olatuak aurkitu dituzte asteburuan, Mendexako Karraspio hondartzan egin den Kayak-Surf topaketetako parte hartzaileek. Danetara, 100 lagun baino gehiago batu dira Lekeitioko Dzanga Piraguismo Kirol Elkarteak antolatutako ekitaldian.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Talde mutrikuarra 680, 640 eta 600 kiloko modalitateetan lehiatuko da; aurkariak iazko berberak izango dira. Txapelketan parte hartuko duten taldeak azken urteetako berberak direla iragarri du txapelketako antolakuntzak. Txapelketan 680, 640, 600 eta 580 kiloko modalitateak egongo badira be, talde mutrikuarra 680, 640 eta 600 kiloko modalitateetan lehiatuko da. Bihar, Galdonan Zapatuan, Galdonan, 680 kiloko lehenengo saioa jokatuko da, 17:30ean. Bi ordu lehenago aldiz, 15:30etik eta 16:30era, taldeen pisaketa lanak [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Txapelketa maiatzaren 16tik 20ra egingo da eta Romero han egongo da, lehiatzen. Norgehiagokarako gertu eta gogotsu dagoela esan du. «Gogo handiz eta ilusioz joango naiz». Birus baten ondorioz denboraldi baten txirrindua aparkatuta eduki eta gero, Romero indarberrituta dator. «Maiatzaren azkenetan txapelketa bi egiteko asmoa nuen baina taldeko teknikariek eta medikuek prest nagoela esan didate eta ondorioz hilaren 16an, eguaztenean, Circuit de Lorrainen parte hartuko dut». Entrenamendu luzeak duela bi aste hasi zen egiten mutrikuarra. «Medikuek esan zidaten normaltasunera buelta egin behar nuela eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Lekeitioko Dzanga taldeak antolatuta, hiru egunetako kayak-surf topaketak egongo dira asteburuan Lekeition. Ibilbide desberdinak antolatuko dituzte eta materiale guztia jarriko dute eskura, nahi duten guztiek parte hartu ahal izateko. Topaketetako izen emotea zapatuan 10:00etan egingo da. «Parte hartzea zabalik dago piragua kirola atsegin duten guztientzako», esan dute antolatzaileek.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, kayak, Kirola, Lekeitio, surf, topaketak | Iruzkinak ezgaituta
Lekeitio Futbol Taldeko gazteak maila igoera ospatu zuten joan den zapatuan Lekeitioko kaleetan zehar. Orain dela bi aste Indautxuren kontra lortutako garaipenak lehen postua zihurtatu zien gazteei, eta nahiz eta liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen zazizkien, egindako denboraldi bikaina eta txapeldun izatea ospatu zuten kalejira zaratatsu baten bitartez. Kamioira igota, kantuan ibili ziren taldeko futbolariak eta arduradunak danbor eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita futbola, Kirola, lekeitio futbol taldea | Iruzkinak ezgaituta
Zeuzkan helburu guztiak bete zituen, zapatuan, Markina-Xemeinen egin zen Kirol Egokituaren Egunak. Kirol egokitua ezagutzera emoteko asmoz, parte hartzea sustatu nahi zuen ekimenak, eta ekimenak izandako erantzunagaz pozik geratu dira Geinke Kirol Taldekoak . Denbora ona izan zuten goizeko ekimenetan, eta beraz, kirolzale asko animatu ziren herrian zehar egin zen txirrindularitza proba ikusi edo parte hartzera. Kanpoko herrietako jende askok pate hartu zuen ekimenean, giro on-onean. Arratsaldeko euriak ekimena zapuztuko zuela pentsatu zuten antolatzaileek, baina ez zen horrela izan. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Iruzkinak ezgaituta
Hogei lagunek hartu zuten parte guztira Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldian, 15 gizonezko eta 5 emakume, eta euretatik hamaseik lortu zuten ibilaldia bukatzea: 13 gizonezkok eta 3 emakumek. Parte hartzaile gehienak Lea-Artibaikoak izan ziren eta hortik kanpo Elgoibar eta Zumaiakoak ere parte hartu zuten Artibai Mendigoizale taldeak antolatutako ibilaldian. Eguraldi oso ona egin zuen, baina [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Kirola | Iruzkinak ezgaituta