Domekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Ibilbidea: (I rteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – Lekeitio – Oleta – Milloigane – Plazakola – MARKINA-XEMEIN – Lekoizgane – Aulestia – Gizaburuaga – Oleta – Milloigane – Plazakola – MARKINA-XEMEIN – Lekoizgane – Aulestia – Gizaburuaga – Oleta – Milloigane – Plazakola -MARKINA-XEMEIN (helmuga ).
Irakurri gehiago
Bidalita Kirola, lehendakari txapelketa, Markina-Xemein, sabin foruria memoriala, txirrindularitza | Iruzkinak ezgaituta
Oinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoa n. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren baitan, saneamendu-sarea, argiteria, eta espaloiak be barrituko dituzte, eta autobusen geltokia egokituko dute. Hori guztia aurrera eroateko, 800.000 euroko aurrekontua aurreikusten du udalak, eta horretarako, Eusko Jaurlaritzak arrantzaren menpe [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, larrotegi, Lekeitio, obrak, Udala | Iruzkinak ezgaituta
Gernika-Markina Lurraldearen Zatikako Planaren hasierako testuari alegazio batzuk jarri nahi dizkio Etxebarriko Udalak, eta alegazio horiek herritarrei azaltzeko batzarra antolatu du .Batzarra gaur, 19:30ean egingo da kultur aretoan.
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, Etxebarria, Herriak, Udala | Iruzkinak ezgaituta
Gauerdira arte dago zabalik Beheko Plaza eta moila batzen dituen igogailua. Mutrikuko Udal ordezkariek herritarren eskariari erantzun nahi izan diote aldaketagaz. Izan ere, 150 sinadura aurkeztu zituzten udaletxean, igogailua ordu gehiago martxan egon zedin.
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, Beheko Plazako igogailua, Mutriku, ordutegia, Udala | Iruzkinak ezgaituta
Bi hilabeteko zigorra baino ez dio ezarri Herrizaingo Sailak 2010eko maiatzaren 9an Esteban Muruetagoiena medikuaren omenez Oiartzungo osasun etxean ipinita zegoen plaka apurtu zuen ertzainari . Bi hilabetean lanik eta soldata barik egon da agentea. Zigorra 2011ko urriaren 6tik aurrera bete zen , agenteak bi falta larri egin zituela ulertuta: lehen zigorrak hilabete eta erdiz lanik eta soldatarik barik egotea jaso zuen, Ertzaintzaren 9.2 barne araudia ez betetzeagatik. Araudi horrek nagusi, lankide, mendeko zein administrazaileei egindako begirune eza zigortzen du, bereziki irain fisiko zein hitzezkoak. Gainerako hamabost [...]
Irakurri gehiago
Bidalita ertzaintza, Esteban Muruetagoiena, Oiartzun, Ondarroa, Politika | Iruzkinak ezgaituta
Antzerkia gustuko duten guztiekin plantetan hasteko gogoz daude Ana Elordi (Ondarroa, 1962) eta Ainara Aramaio (Ondarroa, 1983). Ez dute edozein modutan egingo: luxuzko antzerki topaketak prestatu dituzte. Topaketak gainean, bihar da antzerki ikastaroan izena emoteko azkan eguna. Badago lekurik? Ainara Aramaio: Adin ezberdineko zortzi lagun daude oraingoz, izena emonda, eta hamabirentzat dago lekua. Interesatuta daudenek ahalik-eta arinen emon beharko dute izena, leku barik ez geratzeko. Ondarroan badago antzerkizaletasunik? Ana Elordi. Bixka bat da aperititibo [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ana Elordi, Ander Lipus, Antzerkia, Kultura, Ondarroa, Plantetan Antzerki Topaketak | Iruzkinak ezgaituta
Ekainaren 9an, Ganadu Azoka egingo da Etxebarrian, eta urtero legez animaliak erakutsi eta saldu eta erosteko hitzordua izango da inguruetako baserritarrentzat. Zaldi, behor, mando, poney eta astoez gainera, behi txahal eta idiak be hartuko dituzte oraingoan. Animaliak, sokan lotuta egon beharko dute erakusketa denboran eta osasun gaietan indarrean dauden arauak bete beharko dituzte. Saldu eta erosteko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Azokak, Ekonomia, Etxebarria, Herriak, Udala | Iruzkinak ezgaituta
Ondarroako Udalak maiatzaren 3an martxan ipinitako kale ibilaldiak azkan txanpan sartu dira. Gaur Kamiñazpi, Ibaiondo eta Iturribarriko arazoak jaso ahalko dituzte herritarrengandik udaleko ordezkariek. Bihar, Terraza gorrian egin dute hitzordua, 19:00etan. Udaleko hirigintza batzordeburuak adierazi duenez, «nahikoa jende» ari da parte hartzen ibilaldietan , batzuk auzobatzarretan egon ez zirenak. Hartara, ekarpen batzuk be barriak dira. Lehen balantzea eginda, txakurren kakei irtenbidea emotea beharrezko jotzen da. Halanda be, kaleen garbitasun orokorraren inguruko kexak gitxitu egin dira.
Irakurri gehiago
Bidalita Artabide, Kale ibilaldiak, Kamiñazpi, Ondarroa, Udala | Iruzkinak ezgaituta
Zumalabe azpiko kainua konpontzen dabiltza egunotan, bertatik Kofradia Berriraino urak eragiten zuen arazoari irtenbidea ematea helburu. Eusko Jaurlaritzako Ur Sailaren eta Portu Zuzendaritzaren artean daramate aurrera obra.
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, hoditeria, Mutriku, Zumalabe | Iruzkinak ezgaituta
Entzun turrune! Horrelaxe zioen Antxoa Eguna ren leloak, eta horri segi eginda modura, herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be bete dituzte alde zaharreko zirrikituak. Eguraldia lagun, antolatzaileak «pozik» agertu dira emaitzagaz. «Aurrekontu murritzagoagaz be, jaiak ez du mailarik galdu», esan dute. 12:00etan hasi eta 21:30era arte egon zen non gozatu. Eguerdian izan zen joan-etorririk handiena. Jai eremuan egin ziren Ein Daigun [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Antxoa Eguna, Gizartea, Jaiak, Kultura, Ondarroa, sare konpontzaileak, Zilarrezko Antxoa Saria | Iruzkinak ezgaituta