Gizartea

Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara

2012/05/18
Nork

Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera .  Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko modukoak dira, atsedenak barne», zehaztu dute antolatzaileek. Lo, Narbarte herriko Bertiz [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Gazte batzarra egingo da, barikuan, kultur aretoan

2012/05/17
Nork

Markinako Gazte Asanbladak bide barriak zabaldu nahi ditu, hori dela eta, gazte batzarra deitu dute biharko. Batzarra 20:30etan egingo da kultur aretoan.  

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Dantza txapelketa egingo da San Martin jaietan

2012/05/15
Nork
Dantza txapelketa egingo da San Martin jaietan

Uztailaren 1ean ospatuko dira San Martin auzoko jaiak, eta orain dela bost urte egin zuten modura, dantza txapelketa  antolatu du auzoko jai batzordeak. Soltean dakitenak, bikotea aurkitu, eta txapelketan parte hartzera animatu nahi dituzte. «Bikote profesionala izan beharrik ez dago», diote antolatzaileek. «Herri mailako txapelketa izango da, gure ohiturak mantendu eta ondo pasatzeko», azpimarratu dute. Dantza bi egin beharko dituzte bikoteek: fandangoa eta arin-arina, eta trikitixa izango dute lagun. «Azken txapelketak arrakasta handia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Dantza, Gizartea, Kultura, Leihaketak | Iruzkinak ezgaituta

Kanpotarrek be entzun dute turruna

2012/05/14
Nork
Kanpotarrek be entzun dute turruna

Entzun turrune! Horrelaxe zioen Antxoa Eguna ren leloak, eta horri segi eginda modura, herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be bete dituzte alde zaharreko zirrikituak. Eguraldia lagun, antolatzaileak «pozik» agertu dira emaitzagaz. «Aurrekontu murritzagoagaz be, jaiak ez du mailarik galdu», esan dute. 12:00etan hasi eta 21:30era arte egon zen non gozatu. Eguerdian izan zen joan-etorririk handiena. Jai eremuan egin ziren Ein Daigun [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Antxoa Eguna, Gizartea, Jaiak, Kultura, Ondarroa, sare konpontzaileak, Zilarrezko Antxoa Saria | Iruzkinak ezgaituta

Ia 100 mendizalek egin dute Etxebarriko ibilaldia

2012/05/14
Nork

Lea-Artibai eta inguruetako 99 lagunek parte hartu zuten, ETX taldea k antolatuta, domekan, Etxebarria inguruetan egin zen VII. Mendi Ibilaldian. 47 lagunek egin zuten 25 km-ko ibilaldi luzea eta 52k 6 km-ko motza. Tarterik gogorrena, Mendibil eta Kalamua igoera izan zen askorentzat. Behe laino asko aurkitu zuten bertan mendi zaleek, baina, bestela, bidea ondo zegoela esan zuten, «basa [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Etxebarria, Gizartea, Herriak, Kirola | Iruzkinak ezgaituta

Done Jakue bidearen gaineko hitzaldia, kultur aretoan

2012/05/11
Nork
Done Jakue bidearen gaineko hitzaldia, kultur aretoan

Gaur, 20:00etan, Mitologia y leyendas en los caminos del norte izeneko hitzaldia emongo du Toti Martinez de Lezea idazleak  kultur aretoan. Markina-Xemein Iparraldeko Done Jakue Bidearen parte da, eta bidearen harira duen ondarea ezagutzeko aukera eskainiko du hitzaldiak.  

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Kultura | Iruzkinak ezgaituta

Mendi ibilaldia antolatu du ETX taldeak domekarako

2012/05/10
Nork
Mendi ibilaldia antolatu du ETX taldeak domekarako

Zazpiagarren Mendi Ibilaldia antolatu du domekarako ETX taldeak. Urtero legez, bi ibilbide egongo dira aukeran, 6,5 kmko laburra eta 25,5 kmko luzea. 07:30ean irtengo dute Plaza Barritik ibilbide luzeko parte hartzaileek, eta bost orduko ibilbidea izango dute egiteko. Agarrenburu, Markiz, Zekendixo, Mendibil, Arando, Arrasko Akondia eta Max-Kalamua zehazrkatuko dituzte barriro Etxebarrira bueltatzeko. Ibilbide laburra, hiru ordutan egin daitekeela aurreikusi dute antolatzaileek. Beraz, 10:00etan irtengo dira Plaza Barritik, luzekoak baino beranduago. Okoki, Zuluta gane, Akarregi eta Arropaindik pasatuko dira Etxebarrirako bidean Bi ibilbideak geziz eta zintaz markatuta egongo dira, eta hornidura-gunea jarriko dute Asuntzen antolatzaileek, atsedena hartu ahal izateko.Irteeran parte hartu nahi dutenek, betiko modura, irteera lekuan emon beharko dute izena , eta antolatzaileek jakitera emon dutenez, ez da ezer ordaindu beharko.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Bi aste iraungo ditu Lekeitioko portuko sarrerako dragatze lanak

2012/05/10
Nork
Bi aste iraungo ditu Lekeitioko portuko sarrerako dragatze lanak

Bi astetan egongo da draga, portuko sarrerako jalkinak garbitzen. Joan den aste amaieran ailegatu zen Lekeitiora, eta asteburuan probak egiten ibili ondoren, dragatze beharrekin hasi zen astelehenean. Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak jakitera emon duenez, 4.000 metro kubiko dragatuko dituzte, eta hondarra, Mendexako Karraspio hondartzara eroaten dabiltza. Dragatzea baina, ez da izango konponbidea moilak apurtuta jarraituz gero, eta konponketaren ardura zeinek duen  ez dago argi. Isuntzako hondartza eta Garrraitz irla lotzen dituen azpiegituraren konponketa, Espainiako Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzaren ardura dela dio Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritza k, eta portuko sarrera dragatzeko ardura, barriz, eurek hartu dute. Hori guztia konpontzeak kostu handia dauka. Horrelaxe dio behintzat, portu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea | Iruzkinak ezgaituta

Saharari Elkartasuna adierazteko, jaia antolatu du Sahelak

2012/05/10
Nork

Sahararren egoera ezagutzera emon eta Oporrak Bakean programaren gaineko informazioa eskaintzeko, Sahararekin Elkartasun Eguna ospatuko da zapatuan Markina-Xemeinen. Haima handi bat jarriko du Sahelak, Lea-Artibaiko Sahararen aldeko taldeak, Arkupean, eta haren inguruan burutuko dira eguneko ekimenak. 12:30ean, Saharar herriari eta Oporrak Bakean programari buruzko informazioa emongo dute antolatzaileek. Oporrak bakean programaren bitartez, udan, saharako umeak bertoko etxeetan hartzeko aukera egoten da. 19:30ean, Fatima Galia ipuin kontalaria, Hasana Alik sahararen egoerari buruz [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Hitzaldiak, Musika | Iruzkinak ezgaituta

Olgetan udaleku irekiak aurkeztuko ditu aisialdi lantaldeak bihar

2012/05/09
Nork

Markina-Xemeingo Udalak eta aisialdi lantaldeak Olgetan udaleku irekiak aurkeztuko ditu  bihar, 20:00etan, kultur aretoan. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, maiatzaren 11tik 25era egongo da aukera udalekuetan izena emateko, eta begirale moduan lan egin nahi dutenek be epe berean aurkeztu beharko dute kurrikuluma. Udalak, herriko guraso guztiei eta begirale moduan lan egin nahi dutenei batzarrean parte-hartzeko dei egin die.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Markina-Xemein, olgetan, Udala, udalekuak | Iruzkinak ezgaituta

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Berriketan.info [RSS]

  • Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 10 minutu · Ikusi

    ’Espainiak Europako akzioak hondoratu ditu’, oraintxe bertan albiste nagusia BBCn. http://goo.gl/DhNq

    Captura de pantalla 2012-05-18 a las 10.54.54


  • Ane Olaizola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Aiako baserritarrek erakustaldia egingo dute laiekin etzi, Asentzio Azokan gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Asentzio Azoka egingo dute igandean Aian, baserritarrei omen egiteko. San Isidro festen inguruan antolatu ohi dute egun osoko ospakizuna, eta belaunaldi berriek nekazaritza gertuagotik ezagutzeko, baserriko garai bateko ofizioen erakusketa egingo dute eguerdian. Antolatzaileek urtero askotariko ofizioak plazaratzen dituzte, herritarrek euren lana erakusteko aukera gehiago izan dezaten nahi baitu Aiako Udalak. Horregatik, aurtengoan laiekin [...]


  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.

     


  • eneritz maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Tontokaletik San Lorentzora gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Tolosaldea eta Goierri lotzen dituen bidegorrian barrena egingo da Alegiatik Ikaztegietarako ibilbidea. Alegiako tren geltokitik hasiko da, eta bertan Alegiako Gaztetxearekin egingo du topo ibiltariak. 1987. urtean okupatu zuten herriko gazteek, eta kolore biziz margotuta dago eraikina. Errepidea gurutzatu, eta Tontokalera jaitsiko da. Alegiako herritarren bilgune da Tontokale. Mugimendu handia dago, eta ibilbideari hasiera emateko,


  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean   duela 21 minutu · Ikusi

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


Azken Eztabaidak