Asteartea, 2014-09-30

Leire Salaberriak irabazi du Peru Abarka album lehiaketako ilustratzaile lehiaketa

Ekhiñe Egigurenen Pashmina gorria izan zen ipuin irabazlea, eta Leire Salaberriak irudiz jantziko du orain beharra.

Uztailaren 8an batu zen epaimahaia: Mikel Casal ilustratzailea, Borja Bujan Garabateko arduraduna eta Mari Eli Ituarte Mezulari argitaletxearen ordezkaria.Danera 44 proposamen aurkeztu dira lehiaketara. “Arrakastatsua izan da egin dugun zabalkuntza lana facebook eta sms-en bidez”, diote antolatzaileek. Euskal Herrititik, Bartzelonatik, Murtziatik, Valentziatik A Coruñatik, Menorkatik eta beste hainbat lekutatik heldu zaizkigu beharrak”, gaineratu dute.

leire

Ez bakarrik kopuruz, lan askotan kalitatea be “oso ona” izan dela esan dute antolatzaileek. “Horrek zaildu egin du, maila batean, aukeraketa”, diote.

Leire Salaberriak ipuinaren gaineran egiten duen interpretazio artistikoa “oso egokia” dela uste du epaimahaiak, besteak beste, narrazioaren esanahia, “izpiritua” oso ondo isladatzen duela. “Ez du dena puntuz puntu kontatzen, iradoki egiten du”, esan dute. “Azken hori da, hain zuzen, album ilustratu baten bereizgarria: istorio bakar bat bi modutara kontatzen da, elkarren laguntza duten bi lengoaia edo hizkuntzatan: hitzezkoa bata, irudien bidezkoa, bestea”, azaldu dute lehiaketaren antolatzaileek. “Album bat ez da testu bat ilustratzea bakarrik, testuak ilustrazioa aberastu behar du eta ilustrazioak testua azaldu, aberastu, jantzi eta haratago eroan”, diote. Aurkeztutako lanean egindako kolorearen erabilera be oso positiboki baloratu du epaimahaiak.Orain, Salaberriak uda osoa edukiko du lana amaitzeko, eta irailean aurkeztu beharko du lana. Urriaren 24an aurkeztuko da albuma, biblioteken egunean, Markina-Xemeingo udaletxean.