Asteartea, 2014-09-16

Perurekin elkarteak 1.271 euro lortu ditu Ondarroan egindako azokan

Abenduaren 22an, 5 ordutan, gutxi gora behera, 1.271 euro bildu zituen Ondarroan Perurekin gobernuz kanpoko erakundeak. Eta Espainiako Loteriako hirugarren saria herrian tokatu izana ez zen izan diru bilketaren arrazoia, eguna berbera izan bazen be.

2012-12-22 14.25.05
Perurekin elkarteak aste osoan zehar objektuen bilketa egin eta gero, hilaren 22an bigarren eskuko azoka egin zuen, bildutako objektuak, ondo zeudenak, bertan saltzeko asmoagaz.
Azokan biltzen zen dirua Perura bidaliko zelan esan zuten elkarteko kideek. Eta bide horretatik, herritarrei objektuak eroateko edota azokara gerturatzeko deia egin zitzaien.
Diru bilketa, «arrakastatsua»
Esan eta egin. Abenduaren 22an egin zen azoka, 10:00etatik 15:00etara. Emaitza «oso ona» izan zelan esan dute Perurekin elkarteko kideek: 1.271 euro lortu ziren. «Hiru merkatu egin ditugu eta hiruretatik diru gehien Ondarroakoan lortu dugu», adierazi du Amagoia Monasterio elkarteko kideak.
Herritar askok parte hartu zutela galdetzean ostera, erantzuna ezezkoa izan da. «Objektuak biltzen egon ginenean ez zen jende asko etorri. Etorri zirenak ostera, behin baino gehiagotan etorri ziren».
Salmentei dagokienez, diru gehien Ondarroako azokan bildu badute be, gehien saldu den azoka ez dela izan be gaineratu dute arduradunek.
«Pozik» eta aurrera begira
Dena dela, jasotako erantzungaz «oso pozik eta gustura» geratu zirela azaldu du Monasteriok.
Horrela ba, aurrera begira be beste horrelako zer edo zer egiteko asmoa dutela baieztatu dute elkartekoek. «Oraindik ez dakigu posible izango den edo ez baina Antxoa Egunean eta Zapato Azulean beste zer edo zer egin nahiko genuke».
Aurretik ostera, Donostian be egingo dute azoka.
Funtsean, elkartearen asmoa egunerokotasunean bixka gelditu eta hamengo bixkatxo bat beste leku batean zenbat den konturatzea zen.
Helburuekin aurrera
Eta helburu horri jarraituz, elkarteak aurrera egiten jarraituko du. Ekimenak antolatzen eta dirua biltzen jarraituko du.
Horren aurrean, herritarrei, ekimenetan parte hartzeko eta ahal duten neurrian zer edo zertan laguntza emateko eskatzen jarraitzen du elkarteak
1.271 euro izan ziren 2012ko abenduaren 22an Ondarroan lortu zituztenak, baina Atlantikoaren bestaldean, mila hitza milioi bihurtzen da. Zenbatutakoa zifra bat baino haratago doa.
Izan be, berton (Euskal Herrian) jasotako laguntzak milioika ilusio betetzeko balioko du Perun.