Sei edukiontzi eta bi ibilgailu erre dira Lekeitioko portuan

2012/02/22
Nork
Sei edukiontzi eta bi ibilgailu erre dira Lekeitioko portuan

Sei edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean Lekeitioko portuan, eta horrek bi ibilgailu kiskalita geratzea eragin du. Momentuz ez dakite zelan piztu den, baina eragindako sutea izan dela argitu dute. Autoak eroan eta ingurua garbitzen dabiltza beharginak.

Irakurri gehiago

Umeen eta gaztetxoen mendi irteera egongo da, Ilunzar mendira

2012/02/22
Nork

Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, umeentzako egun erdiko irteera egongo da domekan, Aulestiko Iluntzar mendira. 09:30ean izango da irteera , Kai aurretik, eta eguraldiaren arabera, Aulestira, Narira edo Nabarnizera joango dira autoz, eta gero Aulesti-Iluntzar-Aulesti-Nabarniz ibilbidea egingo dute.

Irakurri gehiago

Umearen arima zaintzeko ikastaroa emongo dute Lekeition

2012/02/22
Nork

Alaitasunaren eramaileak izeneko oinarrizko ikastaroa emongo du Cristobal Gutierrez CAI Haurraren Arima Zaintzeko ekimenaren bultzatzaileak martxoaren 6tik 9ra, Lekeition. Parte hartzaileek umearen arimara hurbildu eta berau zaintzeko funtsezko ezagutza lortuko dute. Ordutegi bi izango ditu ikastaroak, aukeran: 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Ikastaroa gurasoei zein guraso ez [...]

Irakurri gehiago

Idi probak lehiatuko dira Etxebarrian, apirileko Pazko astean

Aurten be idi dema egongo da Etxebarrian, Pazko astean. Parte hartzaileen arabera, apirilaren 5etik 9ra luzatuko dira probak. Deman parte hartu nahi dutenek martxoaren 25ean emon beharko dute izena, udaletxean. Baldintzak hauek izango dira: Idi bikoteek 1.100 kiloko pisu oinarria izango dute eta idi-buztarri bakoitzak akulari [...]

Irakurri gehiago

Mila euroko isuna eta sei hilabeteko zigorra jarri diote Lekeitioko gazte bati

1.080 euroko isuna eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, martitzenean, Bilboko Auzitegian epaitu zuten Lekeitioko gazte bati. Autoritatearen kontrako atentatua egitea, erresistentzia eta lesioak eragitea leporatzen zizkioten, baina, fiskaltzagaz akordu batera ailegatu ondoren, erresistentzian eta hutsegitean geratu da akusazioa. Sei hilabeteko kartzela zigorra, gainera, isun [...]

Irakurri gehiago

Dantza, jaia eta kolorea, Lekeition

Dantza, jaia eta kolorea, Lekeition

Goizetik hasita aratusteak ospatzen dabiltza lekeitiarrak. Mandaskatik hasita, herrian kalejira egin ondoren, Independentzia plazan batu dira Lekeitioko ikastetxeetako ikasle, irakasle, guraso eta herritarrak dantzan egiteko.

Irakurri gehiago

Nasa kalea barriro oinezkoentzat zabaldu dute, epeak errespetatuz

2012/02/20
Nork

Nasa kalea barriro be oinezkoentzat zabaldu dute gaur. Kamioiak aldamioa jo eta sortutako kalteak konpontzeko hiru aste behar izan dituzte beharginek. Orain, eraikina egonkortzeko lanak barriro be bere martxan jarraituko dutela esan du udalak. «Hasiera baten esandako epeak bete egin dira», adierazi dute udaleko teknikariek.  [...]

Irakurri gehiago
Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Facebook

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 47 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 24 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 25 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 27 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 28 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]


Azken Eztabaidak